XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nexka gaztea durduzatua dago.

Eta Maritxu joaiteko bezperan, Kattalin-ek erraiten dio: - Leku bat xeka zaxu enetzat, eta zerbait atxemaiten baduxu, jakin-araz dezataxu laster.

Luzaz eta luzaz pentsaketa arizanik, deliberatzen du gaixo nexkatoak, hobe duela hirirat joaitea; eta goizegi ezkonduko dela, aski bizipiderik ez duen mutikoarekin.

Eta hasi zen izkiriatzen.

Battitta; pena aundia eginen dautzut hain segur, bainan hemendik banoa.

Maritxu-k hirian atxemaiten daut lana.

Ainitz sos irabaziko dut eta egunean ez naiz zortzi oren baizik lanean ariko.

Hemen ez dut beztitzekoa eta jana baizik biltzen.

Nahi dut nik ere biziaz baliatu.

Agian konprenituko nuzu...

Segidan badoa Postarat, bainan hau hetsia da.

Eta zorigaitzez, ez du tinbrerik.

Beraz, urratsa luzatuz, bihotza pil-pil, daldaran badoa mahasturiaren etxeari buruz.

Sartzean, jela bati itzatua, bada letra-untzi bat eta hor sartzen du bere hitza.

Hautatua du! Nahi duenaren egiterat haizu da, adinak beteak ditu!.

Gauaz haatik ez du lo ona egin.

Frangotan atzartzen da eta zerbait-ek argitzen du, gaizki egin duela.

Biharamun goizean, Maritxu-ren ama atxemaiten du bolanjerian: - Xuk bederen untsa jaten duxu hain segur?.

Ez baitzen egundaino eri egona, baietz Ihardesten dako.

- Hobe segurki! Maritxu-k ez dixu deus jan nahi.

Arratsetan aldiz, eztulka....

Laneko medikuak igorria zixun pausatzerat, bainan berdin-berdina joan duxu.

Han; hemengo aire ona eskas!....

- Bizkitartean urus dela iduri du.

Ganbera pollit bat baduela erran daut....

- Ganbera pollit bat ba! Hobe duxu ez aipatzea.

Zortzigarren estaian, gure xakurteia baino ttipiagoa.